Euskara ikastaroak egiteko 800.000 euro bideratuko ditu Udalak

Erredakzioa 2017ko urtarrilaren 13a

Euskara ikastaroak gizarte etxeetan emango dira.

Gurasoak, 55 urtetik gorakoak, merkatari eta ostalariak, atzerritarrak, udal langileak eta langabeak izango dira hartzaileak.

Gasteizko Udalak 800.00 euro baino gehiago bideratuko ditu hiriko gizarte etxeetan ematen diren euskara-ikastaroak egiteko. Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren (2013-2017) barruko ekimena da, eta orain arte lau talderi zuzenduta zegoena: seme-alabak eskolan dituzten gurasoak, 55 urtetik gorakoak, merkatari eta ostalariak, eta atzerritarrak. Oraingoan, udal langileei eta langabeei zabaldu zaie eskaintza.

Enpresa esleipendunak 58,90 euro jasoko ditu ematen duen eskola-ordu bakoitzeko, eta 2017ko urtarrilaren 1etik 2018ko ekainaren 30era arte iraungo du kontratuak, luzatzeko aukerarekin. 500.000 euro 2017ko aurrekontuaren bidez finantzatuko dira, eta gainerakoa, 2018ko aurrekontuaren kontura.

Iaz 700 lagun baino gehiago matrikulatu ziren talde horietan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago