Gazte Hitzak, II. Ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa martxan jarriko du Udalak datorren otsailaren 1ean. Lehiaketa 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, bai Gasteizen jaio, bizi, bai ikasi edo lan egiten duten gazteei, hain zuzen ere. Gaia librea da eta generoa fikzioa. Bi modalitate ezarri dira, euskara eta gaztelania, eta beste bi sail modalitate bakoitzean: bata, 14 -18 urte bitartekoentzat, eta bestea, 19-25 urte bitartekoentzat. Kontakizunak jasotzeko epea otsailaren 1ean hasi eta martxoaren 20an bukatuko da.
Atxaga eta Freire, tutoreak
Modalitate eta sail bakoitzea sari bana emango dute. Lehenik 300 euroko txartela, liburuetan gastatzeko; bigarrenik, norberaren narrazio propioa osatzeko Bernardo Atxagak (euskarazko modalitatean) eta Espido Freirek (gaztelaniazko modalitatean) emandako laguntza eta sormen literarioa, eta azkenik saritutako kontakizunak udaleko web gunean eta paperezko formaturen bitartez hedatuko dira.
Sarien banaketa, maiatzaren 26an egingo dute Aldabe gizarte etxearen antzokian; bertan, irabazleen izenak jakinaraziko ditugu.