Negozioek ba al dakite sarea saltoki gisa erabiltzen?

Galdera honi erantzuna emateko,Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntuk.

Datorren urtarrilaren 26an, arratsaldeko18:30ean, negozioek sarean saltzeko ezagutu beharreko gakoak landuko dituen jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, sareen eta online denden inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.

Enpresa txiki nahiz ertainen arduradunei, zein bere erakundearen nortasuna sareratzearen ardura dutenei zuzendurik, interneten saltzera salto egiteko beharrezko diren oinarrizko ezagutza eta aholkuak eskainiko dira. Helburu garbia du antolakuntzak, enpresa edo proiektuek sarean saltzenjakitea eta bide horretan lagundu ahal izatea.

Hizlariak

4pertsonen hitzaldiek osatuko dute saioa, arratsaldeko 20:30ak arte luzatuko dena. Bi zati nagusi izango ditu jardunaldiak; gakoak eta esperientziak. Gakoenzatian 2 hizlarik euren ezagutzak helaraziko dizkigute. Komunikazio aholkularia den Iraitz Mardariagak online saltzeari buruz hitz egingo du, eta Biantik Kooperatibako Jon Turrillasekin segurtasunari eta alde juridikoari buruz gehiago ikasiko dugu.

Esperientzien zatian berriz, bi kasu erreal aztertuko dira testigantza bitartez eta modu praktiko batean.Arrate Imaz, Loratu.com online dendaren arduradunak, sarean saltzeak ekarri dizkien aukerak azalduko ditu bere bizipenean oinarrituz. Leire Egiarte, Eguzkilorebitxidendako Marketin arduradunak aldiz, denborarekin nola ikas daitekeen adieraziko du, Eguzkilorek eta euren online dendak azken urteetan bizitako eraldaketan oinarrituz.

Izen-ematea

Bertaratzeko interesa dutenek izen-emateawww.nortasunasarean.eus web-orriaren bitartez egin beharko dute. Partehartzea doakoa izango da eta interesa duen orori irekia da. Jardunaldia ospatuko den aretoaren espazio mugak direla eta, parte-hartzaile kopurua mugatua izango da. Hori dela eta,TaPuntuko kideek saio honetan parte hartzeko interesa duten guztiak ahalik eta azkarren izen ematera gonbidatzen ditu.

TaPuntu Kooperatiba

TaPuntu kooperatiba e-marketing, formazioa, diseinu grafikoa, e-commerceeta multimedia zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa gaztea da. Gure metodologiak bezeroen online nortasuna modu integralean lantzen du, horretarako beharrezkoak diren ekintzak gauzatuz. Kooperatibari buruzko informazio gehiago, eta orain arteko ibilbidea ezagutzeko: TaPuntu.eus


Aurkezpen bideoa: https://vimeo.com/194669996

Informazio gehiago:www.NortasunaSarean.eus . ArkaitzSukuntza. 691 166 409 . info@nortasunasarean.eus

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago