Urtea bukatzearekin batera Best European Fiction bilduma kaleratu dute. Aurten zortzigarrenez osatu du Dalkey Archive Press argitaletxeak nazioarteko idazleen fikziozko testu onenak biltzen dituen antologia, eta Karmele Jaio euskal idazlearen idatziak topatu daitezke edizio honetan: The mirror eta The scream.
Bilduma honen bitartez, aurten Irish Times-eko Eileen Battersby idazlearen hitzaurrea duena, idazle eta lan berriak ezagutzera ematen zaizkie nazioarteko irakurle zein kritikariei, ingelesezko itzulpenetan. Europako fikzioa "bizirik eta indartsu" dagoela frogatzen du liburuak, sustatzaileen arabera, eta gainera, herrialde txikietako lanei bultzada berezia ematen die, askotan hizkuntza handienen itzalpean geratzen baitira.
Iturria: Etxepare institutua.