Ixone Garro eta Hoderi Caldero izan dira 2017ko lehen haur jaioberriak Araban. Hori dela eta, Arabako Okindegien elkarteak saria eman die haurtxoen familiei; urte osoan etxe ondoko okindegian ogia izango dute dohainik. Gaur lehen ogia jaso dute ospitalean.
Arabako Okindegien elkartea zazpi urte daramatza sari hau ematen, eta EAEn aitzindaria da. Ekimenaren helburua umeen elikaduran ogiak duen garrantzia azpimarratzea da.