Mercavitoria, Gasteizko portua

A.Amenabar / S. Fdz. de Arangiz 2016ko abe. 22a, 16:12

Ohi baino joan-etorri gehiago dago egunotan Mercavitoria handizkako arrain azokan; azken urteetan, baina, kontsumoak behera egin eta bizi duen "makalaldiari" aurre egiteko egitasmo bila dabiltza arrain saltzaileak.

Gasteizek lo jarraitzen duen bitartean, Mercavitoria handizkako arrain azoka hasi da eguneroko zalapartarekin Ehariko industriagunean. Goizaldeko hiruetan heldu dira handizkako saltzaileak antxoak eta bisigu kutxak prestatzera, arrain-saltzaile txikiak noiz helduko. Gabonetako bazkari eta afariak gertu, ohi baino enkargu gehiago eta burrunba handiagoa nabari da. 5:30ean ireki ditu ateak azokak, hiriburutik bertatik zein Agurain, Legutio edo Harotik etorri diren dendari txikientzat.

"Gasteizen kontsumitzen den arrainaren %70 bertatik igarotzen da; baina bidea gero eta zailagoa da, hori argi ikusten ari dira arraindegi txikiak, azken hamarkadetan nabarmena izan da; kontsumoak behera egitearekin batera, merkatalgune handiek ere kalte egin digute, euren arraina dakartelako", azaldu du Angel Maesek, handizkako arrain saltzaileak.

Egun, handizkako azoka suspertzeko egitasmo bat aztertzen ari da Gasteizko Udala. Proposamena aste honetan aurkeztu du Irabazi udal taldeak.

 

Irakurri erreportaje osoa ALEA aldizkariaren 87. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago