600.000 euro inguru utzi ditu loteriak Araban

Erredakzioa 2016ko abe. 22a, 14:28

Boulevard merkataritza-gunean bigarren saria ospatu dute.

Bigarren saria Gasteizko hiru saltokitan saldu da: Nafarroako Erregeak kalean, Boulevard-en eta La Ocan, Antso Jakituna kalean.

Gabonetako loteriaren sari nagusia 66.513 zenbakiarentzat izan da, eta Madrilen saldu dute batez ere. Hala ere, Araban dirua utzi dute zenbait sarik, guztira, 600.000 euro baino gehiago.

Bigarren saria, 04.536 zenbakia, Gasteizko hiru administraziotan saldu da: Nafarroako Errege kalean (36), Boulevard merkataritza gunean eta Antso Jakitsuna kalean (2), La Ocan.

Gainera, laugarren saria, 07.211 zenbakiarekin, Kutxilleria kaleko administrazioan saldu da. Horrez gain, bosgarren sariaren zati bat ere Gasteizen banatuko da, zehazki, 6.000 euro 22.259 zenbakidun txartel bakoitzeko. Zorioneko saltokia Badaia kalean kokatuta dago, Zaldiaran plazaren ondoan. Era berean, Olagibel kaleko 17. Administrazioan ere saldu dute saritua izan den 60.272 zenbakia.

Beste bosgarren sari bat Araiara joan da, 19.152 zenbakia, hain zuzen ere. Azkenik, 68.981 zenbakiari esker, Murgiako Domingo Sautu kaleko saltokian txartela erosi dutenek ere jasoko dute diru apur bat.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago