Zezenketen aurkako pintadak egin dituzte Gasteizko zezenzaleen egoitzan

Erredakzioa 2016ko abe. 19a, 16:05

Zezenzaleen elkarteak salatu du erasoa, eta "banaketa eta gorrotoa sustatzea" leporatu die Gasteizko alkate Gorka Urtarani eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantori.

Gasteizko zezenzaleen elkartearen egoitzan zezenketen aurkako pintadak egin dituztela salatu dute. Besteak beste, "Toreroak hiltzaileak" eta "Tortura ez da ez artea ez kultura" bezalako esaldiak margotu dituztela salatu du Gasteizko Zezenzaleen elkarteak, sare sozialen bitartez. Bertan Errekatxiki kalean kokatzen den lokalak jaso duen erasoa salatu dute. Horrekin batera, "banaketa eta gorrotoa sustatzea" leporatu die Gasteizko alkate Gorka Urtarani eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantori. Aurreko astean, 2017ko Andre Maria Zuriaren jaietan zezenketarik ez zela izango iragarri zuen Gasteizko Udalak, hori kudeatzeko lehiaketa hutsik geratu delako.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago