20. Korrikaren 'Zirkorrika' abestia aurkeztu dute

Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 12:30

Xabier Zabalak musika jarri die Uxue Alberdiren hitzei, eta besteak beste, Izarok, Pettik, Miren Narbaizak, Jurgi Ekizak eta Oreka TX taldeak parte hartu dute kantan.

Korrika 20ko Zirkorrika abestia eta bideoklipa aurkeztu dute Iruñean. Otxandion hasi eta Nafarroako hiriburuan amaituko den lasterketa alaitzeko abestian musikari ezagunek hartu dute parte.

Xabier Zabala da musikaren egilea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ohiko kolaboratzailea, eta honek musika jarri die Uxue Alberdiren hitzei. Interpretazioan, aldiz, hainbat abeslari eta musikarik hartu dute parte: Izaro abeslari gaztea, Petti beratarra, Miren Narbaiza Napoka Iria eta beste hainbat proiektutako kantaria, Jurgi Ekiza Willis Drummond-eko abeslaria eta Oihana Fernandez Afu Iruñeko musika-taldeko abeslaria. Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote musika, Oreka TXeko kideekin elkarlanean. Doinu balkanikoak gogora dakartzan abestia osatu dute, bizia eta alaia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago