Abenduaren 3an, euskararen egunean, Gara egunkariak gehigarri berezia prestatu zuen; Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolaturiko Enpresarean eta Lazarraga Sariak nabarmendu ziren "Euskarak 365 egun" dituela erakusteko zabalduriko argitalpenean.
Hona hemen bi erreportaiak:
Azaroaren 3an izan zen Hernanin euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen arteko topaketa. Bi urtean behin antolatzen du Enpresarean ekimena Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak; aurtengoa Enpresa Azoka honen hirugarren edizioa izan da, eta Orona enpresaren Ideo berrikuntza gunean egin zuten bilkura. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hernaniko Udalak, Laboral Kutxak eta Oronak berak babestu dute....
Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatu eta hedatu duten bost entitate nabarmendu dituzte
Arabako Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagir iaren Elkarteak laugarren urtez jarraian banatu dituzte Lazarraga sariak, Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko lanean ari diren entitateak nabarmentzeko. Bi urtez behin antolatzen den ekimen honetan, Adigrafik, Txema Pascual (Artepan), Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardin izan dira sarituak, urtean zehar, bakoitzak bere alorrean, euskararen alde aurrera eramandako ekimenengatik. Guztira, 53 entitate eta pertsona fisiko izan dira hautagai....
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.