Martiodan suspertutako muxar kume bat askatu dute Gorbeian

Erredakzioa 2016ko abenduaren 2a

Irudia: Arabako Foru Aldundia.

Natura parkean ezarritako habia kutxa batean libre utzi dute animalia.

Arabako Foru Aldundiak muxar kume bat aske utzi du Gorbeiako natura parkean ezarritako habia kutxa batean. Animalia Martiodako suspertegian egon da, ahultasun sintoma nabarmenekin iritsi ostean. Orain, Gorbeiako parketxeko langileek parkean ezarritako habia kutxetan zaindu eta kontrolatuko dute nola doan animalia.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago