Datorren urteko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Gasteizko Udalak. Hiru baldintza bete beharko dute aurkezturiko lanek: kartelak jatorrizkoak, argitaratu gabeak, eta beste inongo lehiaketa batzuetan saritu gabekoak izan beharko dute. Halaber, egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez.
Kartel irabazlearen aukera bi fasetan egingo da. Lehenengoan, aurkeztutako lan guztien artetik, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak osatutako duen epaimahaiak gehienez sei kartel finalista hautatuko ditu. Bigarren fasean, epaimahai teknikoak aukeratutako finalisten artean irabazlea aukeratuko du.