Adibide argi bat jarriko dut: lau arkitekto lanpostu aterako ditu oposizioan. Zaude lasai: euskarak ez du inor baztertuko, lauretatik batean ere ez delako euskara jakiteko derrigortasunik ezartzen. Beraz, gaztelania dakien edozein aurkeztu ahal izango da (eta ba al da munduan gaztelaniaz ez dakien profesional onik?)
Baina kasu! Diskriminazioa hortxe dago, zelatan: lau lanpostu horietako hirutan gidabaimena eskatzen da! Eta ez pentsa edozein gidabaimenek balio duenik: A motakoa baino ez badaukazu, orduan jai duzu, ezin lanpostu horietara aurkeztu: B mailako gidabaimena eskatzen dute!
Milaka euskal herritar kanpoan uzten ari dira! Ez diete Aldundian sartzen utziko! Izan ere, gero eta gehiago dira karnet bako autoak gidatzen dituzten herritarrak; non geratzen da herritarrok funtzionario izateko duten eskubidea? Auto partikularraren aldeko hautua egiten du Aldundiak? Ez da bere garraio-sareaz fidatzen? Cristina Gonzalez Funtzio Publikoko diputatu sozialistak zergatik behartu gura ditufuntzionariogaiak B gidabaimena lortzera? Hau al da sozialisten aukera berdintasuna?
Aski da!
Aukera berdintasunaren alde, gidabaimena en libertad!