Azaroaren 30ean, asteazkena, Mintzo-txiodromoa egingo dugu Gasteizko Ur Biltegi Zaharrean, Oihaneder Euskararen Etxean.
Aurreko edizioetan bezala, gazte gasteiztarrak mahaietan bilduko dira euskaraz mintzatu eta txiokatzeko, #GasteizenBaiEuskarari lelopean. #EuskaraEgunerokoan, #IkasketakEtaLana eta #KontsumoOhiturak izango dira gai / traola nagusiak eta parte-hartzaileek haien iritzi eta ekarpenak partekatuko dituzte sare sozialetan, euskaraz.
Euskaraz hitz egin eta jende berria ezagutzeko aukera izateaz gain, sariak ere egongo dira parte-hartzaile guztien artean banatzeko: Baskonia eta Alaves ikustera joateko sarrerak banatuko ditugu eta Izaki gardenak eta Montauk taldeen diskak zozkatuko ditugu.
Gasteizko Euskararen Astearen barruan antolatu da Mintzo-Txiodromoa. Hemen duzue Euskararen Asteko egitarau osoa.
Ikus zein ongi pasa genuen aurreko urteko saioan! Gasteizen, Bai Euskarari!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.