Aurreko egunetan zehar Enpresarean Azokan parte harturiko profesionalen hitzak jaso ditugu. Gaurkoan, ekintzailetza adibide praktikoak ekarri nahi izan ditugu gurera.
Leire Udabek (Lakari), Luis Urteagak (Ecobam), Haizea Pérez-ek (Le Nid) eta Miren Muñagorrik (Errotu) euren proiektu ekintzaileak aurkeztu zituzten azaroaren 3an ospaturiko enpresen topaketan. Ekitearen abantaila, oztopo, amets, beldur, etekinei buruz hitz egin zuten, euren esperientziatan oinarriturik. Argi utzi zuten ekitea ez dela erraza eta hasierako beldur pertsonala eta finantzazio arazoak nabarmendu zituzten; hala ere, erronka berriei aurre egiteko duten ilusio, gogo eta indarra erakutsi zituzten.
Hona hemen solasaldiaren bideoa:
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.