Gasteizko Udalak 2016ko haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik onenak saritu ditu. Aurten hamasei lan aurkeztu dira lehenengo kategorian, eta hiru bigarrenean; orotara, aurreko urtean baino bi gehiago.
Haur literaturaren kategorian Patxi Zubizarreta Dorronsoro izan da irabazlea, Pablo Zapataren Los caballos del Dalai Lama lanaren itzulpenagatik. Gazte literaturaren alorrean, Koro Navarro Etxeberria izan da irabazle, Edgar Allan Poeren The black cat and other writtings lanaren itzulpenagatik. Bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu.
Sariak abenduaren 2an banatuko dira, Oihaneder Euskararen Etxean.