Zure erakundearen hizkuntza-egoeraren diagnostikoa 6 pausotan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2016ko azaroaren 17a

Bukatu dira tramite luzeak, itxaron epeak, txosten mardulak eta prozedura aspergarriak... Prest dago enpresen, komertzioen eta era guztietako entitateen hizkuntza-egoera ezagutzeko baliagarria den auto-diagnostikorako aplikazioa. Sei urratsetan, azkar eta erraz, Bai Euskararik lagunduko dizu zure enpresaren hizkuntza-egoera ezagutzen.

Hiru minutu besterik ez dituzu beharko galdera sinple batzuk erantzuteko eta, amaieran, zure erakundearen euskara maila zein den jakingo duzu. Hori kontutan izanik, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen taldea zuekin harremanetan jarriko da eta, beharren arabera, hobekuntzarako proposamenak, laguntza eta baliabideak eskainiko dizkizu.

Aplikazio honen bidez hizkuntza egoera modu global eta autonomo batean ebaluatzeko aukera eskaini nahi zaie erakundeei. 

Sei urrats jasotzen ditu galdetegiak eta azken emaitza Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideetan oinarritzen da. Horretarako, lau atal aztertzen dira: hizkuntza-gaitasuna, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia, kanpo harremanak eta, azkenik, barne harremanak.

Interesa duen edonork bete dezake auto-diagnostikoa. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bakoitzaren egoera aztertu eta gero, hobekien egokituko den hobekuntzarako aukera eskainiko du.

Bete zure auto-diagnostikoa. 6 pausotan. Azkar eta erraz.

 

 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago