"Pertsonarengana hurbiltzen zarenean zurrumurruek pisua galtzen dute"

M.Ugarte eta S. Fdz. de Arangiz 2016ko azaroaren 18a

Maddalen Agirrek eta Irati Goikok Bizilagunak programan parte hartu zuten aurreko igandean, eta Alea FMn kontatu dute euren esperientzia.

Guztira, 700 lagunek baino gehiagok parte hartuko dute Bizilagunak programan. Aurreko igandean familia gehienak elkartu ziren. Asteburu honetan, esaterako, Maeztura eta Kanpezura iritsiko da ekimena. Ekimenaren xedea Araban kultura ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzea da. Horretarako, etorkinek, errefuxiatuek eta bertako familiek elkarrekin bazkaltzen dute, elkarrekin egon, elkar ezagutu eta zurrumurru xenofoboen oinarria izaten diren aurreiritziak desegiteko. Alea FM irratsaioan programan parte hartu duten Irati Goikok eta Maddalen Agirrek beren esperientzia kontatu digute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago