Enplegu foroa egiten ari dira egunotan Europa jauregian

Erredakzioa 2016ko azaroaren 17a

Besteak beste, langileak kontratatzeko elkarrizketak egingo dituzte zenbait enpresak. Azaroaren 17an eta 18an izango da.

Gaur goizean hasiera eman diote 2016ko Gasteizko Enplegu foroari, Europa jauregian. Gaur eta bihar egingo diren jardueretan, batez ere, enplegugarritasuna eta lan orientazioa landuko dira. Horretarako, hamar enpresek egingo dute aurkezpena eta horietako batzuk lan elkarrizketak ere egingo dituzte. Era berean, Administrazio pubikoko enpleguari buruzko mahai-inguruak, orientazioko profesionalei zuzendutako jardunaldi teknikoa, kontratazioan laguntzeko baliabideen lantegia eta bestelako jarduerak izango dira, azaroaren 17 eta 18an.

Egitarau osoa: Enplegu foroa 2016-Egitaraua

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago