Memoriaren lau dimentsio aztertuko dituzte Artiumen

Erredakzioa 2016ko azaroaren 17a

Besteak beste, Paco Etxeberria mediku forentsea, Concepción de la Rua antropologoa eta  Aintzane Ezenarro Gogora Memoria eta Bizikidetzarako Institutoko burua izango dira. 

Jakiundek, Zientzia, arte eta letren akademiak, Oroimenaren Dimentsioak mahai ingurua antolatu du Gasteizen. Jardunaldi honetan memoriaren lau dimentsio aztertuko dira: bat orokorra, Historiarekin zerikusia duena, eta hiru zehatzagoak, memoria biologikoa (DNA), memoria psikologikoa eta haren galerak (traumak) eta memoria soziala (gatazka armatuetako indarkeriaren biktimak).

Ikuspuntu hauek aztertzeko, Francisco Etxeberria mediku forentsea, Juan Pablo Fusi, historialaria, Concepción de la Rua antropologoa, Enrique Echeburua psikologoa eta Aintzane Ezenarro Gogora Memoria eta Bizikidetzarako Institutoko burua izango dira. Hitzordua Artium museoan izango da, ostiralean, hilak 18, 18:00etan.

Jakiunderen Erronkak egitasmoa, DSS2016EU kultur proiektuaren barruan kokatzen da. Bertan zenbait hitzaldi eta eztabaida antolatuko da XXI. mendeko gizarteek dituzten erronka handien inguruan mintzatzeko asmoz.

 

Egitaraua

18:00: Aurkezpena. Arabako Foru Aldundia, Gogora Institutua, Jakiunde.

18:15: Mahai-ingurua

Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Euskal Institutua

Aintzane Ezenarro, Gogora Institutoaren zuzendaria

Trauma eta Memoria

Enrique Echeburua, EHUko Psikologiako katedraduna, Jakiundeko kidea.

Gerra Zibileko Biktimak Lurpetik Ateratzeko Lanak Memoria Historikoaren Garapenean.

Paco Etxeberria, EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuko Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra, Jakiundeko kidea.

Historia: Arrazoi Historikoa

Juan Pablo Fusi, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Historia Garaikideko katedradun emeritua, Jakiundeko kidea.

Memoria eta Biologia. Iraganeko Oihartzunak Orain. Gizakiaren Historia Arkeogenetikaren bidez Berreraikitzeko saiakera bat

Concepción de la Rua, EHUko Antropologia Fisikoko katedraduna, Jakiundeko kidea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago