2016/11/21 09:00

LEHIAKETA

[LABURBIRA] Epea zabalik

[LABURBIRA] Epea zabalik
Araba

2017 urteko Laburbirarako lanen aukeraketa hasi aurretik abenduaren 16ra arteko epea zabaldu da, sortzaileek euskarazko film laburrak bidali ahal izateko. Jasotako lanen artean urtarrilean aukeratuko dira euskarazko film laburren zirkuituan eskainiko diren lanak.

XIV.Laburbira martxoaren 9tik apirilaren 12ra izango da, oraindik zehaztu gabe dago zein herri bisitatuko dituen, hori Laburbiran parte hartu nahi duen euskaltzaleen mugimenduko elkarte kopuruaren arabera izango baita. Iaz 27 herritan zehar ibili zen zirkuitua, zortzi film labur erakutsiz.

Azaroaren 16tik abenduaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak leire@topagunea.eus helbidera bidaliz.

Aurkeztu ahal izateko, filmeek euskaraz egindakoak izan behar dute, 2014tik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago