Gaur goizean, zortzi pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak, Altsasun bi guardia zibilek eta haien bikotekideek salatutako erasoarekin lotura dutelakoan. Zenbait hedabideren arabera, bederatzi dira ordu honetan atxilotutakoak. Antza denez, atzemandako asko ikasleak dira eta klasera bidean atxilotu dituzte. Atxilotutakoei "terrorismoa" egozten diete, urriaren 15ean Altsasuko Koxka tabernan izandako istiluekin lotuta. Atxiloketak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz egin ditu Guardia Zibilak. Araban, esaterako, Gasteizen eta Agurainen bi lagun atzeman dituzte. Beste atxiloketak Iruñean, Ordizian eta Madrilen izan dira.
Operazioak zabalik jarraitzen du eta atxiloketa gehiago egotea aurreikusten dute.