Herrialde egokia da Euskal Herria ekintzaileentzat?
Momentu honetan, Euskal Herria ez da leku egokia, krisi sakonean gaudelako eta jendea ekintzailetzara modu desesperatuan bultzatzen delako. Hala ere, kultura aldetik, Euskal Herria bada egokia, lan kolektiboaren aldeko jarrera daukagulako.
Eredu egoki batek kooperatibismoari lotuta egon eta hegemonikoa den ekintzailetasunari kontrajarri beharko lioke. Biziraupeneko eredu indibidualari aurre egin eta kultura kolektiboa berreskuratu beharko genuke, ekintzailetza sozialaren alde egiteko.
Egun, ekintzailearen irudia pertsona arrakastatsua eta indibidualarena da, baina hori proiektuen ehuneko txiki bat besterik ez da. Nik ekintzaile sozialaren ezaugarriak nabarmendu nahiko nituzke: aktiboa, burujabe eta autonomoa, gogotsua eta harremanetarako gaitasunarekin.
Batetik, hegemonikoa dena baztertzea eta ekintzailetasun sozialeren aldeko apustu egitea, aberastasun ekonomiko orekatua sortu zein gizarteari ekarpen bat egingo dioena; bestetik, ekintzaile kolektibo izan nahi duenari laguntza publiko gehiago eskaintzea.
Hona hemen, Beñat Irasuegik Enpresarean Azokan parte harturiko solasaldiaren bideoa. Laster, Mikel Orobengoaren hitzak. Ez galdu!
Aldizkari osoa hemen irakur dezakezu: ikus aldizkaria.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.