Aginako zero bat izenpean emanaldia eskainiko dute azaroaren 30ean Oihaneder Euskararen etxean; Marco Bianchiren irudiz, Jon Aranbururen soinuz eta Manex Agirre eta Gaizka Amondarainen ahotsez. Emanaldiak Joxe Azurmendik 1968an argitaratu zuen Manifestu Atzeratuarekin lotura handia du, izan ere, ikuskizunaren izena poema horretako esaldi bat da.
Aginako zero bat Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuak, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin 2015ean abian jarritako eta urtero eskaintzen duen Gazte Sortzaileak Bekaren testuinguruan sortu da.