Joxe Azurmendik 1968an argitaratu zuen Manifestu Atzeratua. Testua ezin da, garai hartan eta orain, berdin irakurri. Tartean ez dago denbora bakarrik: gu ere bagaude. Zer esan nahi zuen, adibidez, “nik ez dut bakerik nahi, zeren bakea ez da libertatea” esaldiak garai hartan? Eta zer esan nahi du orain?
Oraingo irakurketa bat dakarte lau lagunek, irudiz, soinuz eta Manex Agirre eta Gaizka Amondarainen ahotsez.
Ikuskizuna ur-biltegian izango da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.