Aurten Arabako Emakumeen Asanbladak 40 urte beteko ditu eta 7menos20 elkarteak hamar. Urtemuga elkarrekin ospatzea erabaki dute eta datorren larunbatean, hilak 12, bi taldeen artean "heteropatriarkatuaren aurkako aliantza bat irudikatuko" dute, Andre Maria Zuriaren plazan, 13:30ean.Ondoren, Viruta FTM eta Tarantistak taldeek musikarekin girotuko dute festa.