236 langile eta 36 makina prest dira Araban neguari aurre egiteko

Erredakzioa 2016ko aza. 8a, 12:16

Aurten elurra kentzeko bi makina berri daude.

236 langile, elurra kentzeko 36 kamioi eta 65 hortzdun traktore prest dira datozen hilabeteetan  Arabako errepide sareko 1.500 kilometroetan izotza eta elurrari aurre egiteko. Aurten, elurra kentzeko bi kamiioi eta gatza biltzeko bost silo estreinatuko dituzte.
 
Foru Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2016/17 Neguko Bidezaintza Plana. Azaroaren 15ean jarriko da abian, apirilaren 15era arte, 1,2 milioi eurotik 1,5era bitarteko aurrekontuarekin. Garai horretatik kanpo izozteak edo elurteak gertatzen badira, berdin bermatuko du Aldundiak ibilgailuen zirkulazioa. Izan ere, aurreko igandean prebentzio programa abian jarri behar izan zuten, aurreikusitako
 
Neguko Bidezaintza Planari atxikitako giza taldean 236 profesional ari dira lanean, arduradun, koordinatzaile, gidari eta laguntzaile eta mekanikari: 71 Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailaren beharginak dira, beste 76, ordea, urte osoan errepideak zaintzeaz arduratzen diren enpresetako langileak eta beste 88 kuadrillek jartzen dituzte.

Urtero bezala, gatza eta gatzuna erabiliko dute errepidean izotza sor ez dadin eta hura arinago urtu dadin. 2.840 tona gatz eta 410.000 litro gatzun biltzeko gaitasuna dute Aldundiako instalazioek, izan ere, handitu dute gatza biltzeko silo sarea, besteak beste, Asparreneko industrialdean, Dallok AP-1 autobidearekin duen lotunean eta AP-1 autobideak Lukun duen ordainlekuan kokatu dituzten biltegiekin.  

 
Prebentzioa eta larrialdiak  

 
Herritarrek, bidaian abiatu aurretik, hemen jakin dezakete Arabako errepideen eta mendateen egoera: www.araba.eus, Errepideen Kontrol Zentroaren 945217272 telefonoa eta errepide sarearen informazio panelak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide