Maider Unda borrokalari arabarra erretiratuko da. Modu horretan, Oletako 39 urteko kirolariak agur esango dio ibilbide paregabe bati, hogei urtez borroka librean lehiatu ostean. Besteak beste, 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen. Ez zuen lortu, ordea, Rioko jokoetara joateko sailkatzea. Asteazken honetan agerrialdia eskainiko du Eusko Jaurlaritzaren egoitzan eta bertan erretiratzeko arrazoiak azalduko ditu.