Grebari ekin diote Arabako Campuseko garbitzaileek

Erredakzioa 2016ko aza. 7a, 12:05

Irudia: Hala Bedi

Bost egunetan, "hitzarmen duina" eskatuko dute langileek.

Arabako Campuseko garbitzaileek bost eguneko greba hasi dute gaur eta ostiralera bitartean,  hitzarmen duina eskatzeko protesta egingo dute, ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek deituta. Izan ere, lan hitzarmena 2014ko abenduan iraungi zitzaien EHUn eta Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sarean azpikontratatuta dauden garbitzaileei, eta negoziatzeko mahaia osatu zuten enpresek eta sindikatuek 2015eko maiatzaren 12an.

Mobilizazioak, EHUko Arabako Campuseko eraikinetan egingo dituzte eta asteazkenean Eusko Jaurlaritzara eramango dituzten langileek beren aldarrikapenak. Besteak beste, "egoera konpontzeko inplikazioa" eskatu nahi diote EAEko gobernuari, LABeko kide Miriam Diaz de Tuestak Hala Bedi irratian azaldu duen moduan. Era berean, greban dauden garbitzaileak pozik daudela azaldu du Diaz de Tuestak, "azken mobilizazioetan ikasle eta Campuseko langileen babesa izan dutelako".

Iturria: Hala Bedi

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago