Bad Trip taldearen indie rocka, Musika Taldeen Lehiaketan irabazle

Erredakzioa 2016ko azaroaren 2a

Aitor Aguirreren bakarkako ekitaldiak ere saria izan du: accesita euskarazko maketarik onenari.

Musika Taldeen Lehiaketaren X. edizioa amaitu da eta Bad Trip taldea izan da irabazlea, Jimmy Jazz aretoan joan den astean eman zuen kontzertuan konbentzitu egin baitzuen epaimahaia bere indie rock landuarekin. Aitor Aguirreren bakarkako lanak ere izan zuen saria, haren maketak euskarazko lanik onenaren accesita jaso baitu.

Urriaren 26an eta 27an, zuzenekoa eskaini zuten lehiaketan parte hartu zuten 35 taldeetatik zortzi onenek. Horien artean, Bad Trip nabarmendu zen, epaimahaiaren esanetan "lan landu eta sofistikatua aurkeztu du: oinarri ondo tinkotuak, abestiak aurrera eramaten dituztenak doitasun eta jariotasune".
 
Bestetik, epaimahaiak Aitor Aguirreren bakarkako ekitaldia saritu du: accesita euskarazko maketarik onenari.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago