2017ko martxotik aurrera Forondatik Milan-Bergamora eta Tenerifera eskainiko dituen hegaldi berriak salgai jarri ditu gaur Ryanair konpainiak. Zehazki, Tenerifera joan-etorriak egingo dituen ibilbidea martxoaren 29an martxan jarriko da; astean bi egunetan izango dira, asteazkenetan eta larunbatetan, hain zuzen ere. Milan-Bergamorako hegaldiak ere astean bitan izango dira, ostegunetan eta igandeetan, martxoaren 26tik aurrera.
Lehenengo urte honetan, guztira, 60.000 bidaiari mugituko dituela adierazi du konpainiak ohar baten bidez. Era berean, 45 lanpostu sortuko dituela esan du.
Hasiera batean, Ryanairrek Vitoria (Bilbao) izena jarri dio ibilbidearen jatorrizko hiriari, baina Aldundiak eskatuta, Vitoria (Basque Country) izendatuko duela iragarri du. Azkenik, jatorriaren izena Vitoria izango da.