Santu Guztien eguna dela eta, igandean, hilak 30, Udaleko Turismo Zerbitzuak ibilbide tematikoa antolatu du Santa Isabel hilerrira.
Udalak besteetan ere eskaini ditu bisita gidatuak hilerrira, baina oraingoan, Marta Extramianaren “Los amores proscritos” eleberria izango da bisitaren ardatz nagusia: XIX. mendeko Gasteizen oinarritutako nobelaren protagonistetako batzuen hilobiak bisitatuko dira; izan ere, garai hartan “Iparraldeko Atenas” zeritzon hiriari, bertako kultur giro bizia zela eta.
Pertsona bakoitzeko prezioa 6 euro da. Interesdunek Turismo Bulegoan eman dezakete izena (945 161598).
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.