Bueltan da Zinemaren festa, urriaren 24tik 26ra

Erredakzioa 2016ko urriaren 24a

Sarrera 2,90 euroan izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Gaur hasita eta asteazkenera bitartean, Zinemaren Festa ospatuko da eta sarrera bakoitza 2,90 euroan erosteko aukera izango dute zinemazaleek. Horretarako, lehenik eta behin fiestadelcine.com webgunean izena eman beharra dago. 14 urtetik gorako eta 60tik beherako pertsonei zuzenduta dago beherapena.

Izena eman eta gero, sarrerak hiru lekutan eskura daitezke: leihatilan, kutxazain automatikoetan eta Interneten. Araban, Boulevard-eko Yelmo eta Florida zinemak atxikitu dira kanpainara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago