Zortzi talde arituko dira Musika Taldeen X. Lehiaketaren finalaurrean

Erredakzioa 2016ko urriaren 21a

Moonshin Wagon taldea. Irudia: Oscar Manso

Anima, Los Misterios, Bad trip, Riffs and Chips, She’s Sophi, Kolme Katu, Moonshine Wagon eta Kubers taldeak lehiatuko dira datorren astean.

Aldundiak antolatzen duen Musika Taldeen X. Lehiaketa azken txanpan da eta baditu, dagoeneko, finalaurrean arituko diren zortzi taldeak; Anima, Los Misterios, Bad trip, Riffs and Chips, She’s Sophi, Kolme Katu, Moonshine Wagon eta Kubers. Talde horiek, datorren astean, urriaren 26an eta 27an, lehiatuko dira, Jimmy Jazz aretoan. 

 
 
Lehiaketaren hamargarren urte honetan, aurkeztutako 35 lanen artean hautatu behar izan dute epaileek. Maketetan rock musika izan da nagusi, baina beste estilo batzuk ere jorratu dira, hala nola, hip-hopa, popa, dixie-a, heavy-a… 
 
Lehiaketak bi fase ditu: lehenengoan, epaimahaiak finalaurrean ariko diren zortzi taldeak hautatu ditu; bigarrenean, hautatutakoak balioetsiko ditu eta lehiaketako irabazlea eta euskarazko maketarik onenaren sari berezia erabaki. Lehenengo saria 6.000 eurokoa da. Horrez gain, 1.000 euroko accesit bat izango da, maketaren erdia edo gehiago euskaraz izanik epaimahaiaren iritziz onena denarentzat.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago