Larunbatean denboraldi berriari ekingo dio Zuzenak taldeak

Erredakzioa 2016ko urr. 20a, 16:38

Aurten klubeko bi talde lehiatuko dira Liga Nazionalean.

Saskibaloia gurpildun aulkian atalean denboraldi historikoari egingo dio aurre Zuzenak klubak, Liga Nazionalean lehiatuko diren talde bi baititu. Joan den denboraldian lortutako igoerari esker, saskibaloi nazionalaren maila gorenera itzuliko dira. Ohorezko Mailan hamaika taldek jokatuko dute, hala nola, C.D Ilunion, Mideba Extremadura eta Fundacion Grupo Norte, Vital Fundazioa Zuzenak taldearekin batera. "Klubaren erronka eta apustua da, eta saskibaloia gurpildun aulkian ikuskizuna ekarri nahi dugu hirira”, esan du erakundeko lehendakari Julio Rocak.

Lander Lozanoren taldeak Gasteizen egingo du debuta Amivel Clinicas Rincon taldearen aurka, urriaren 22an, larunbatean, 19:30ean. Denboraldi berri honetan, Vital Fundazioa Zuzenak beste bi jokalari ekarri ditu taldea indarzeko asmoz;  Ruben Viso eta Miguel Piti. "Bilbon eta Valladoliden Ohorezko Mailan eskarmentua duten jokalari bi dira, eta kalitate beste puntu bat emango diote taldeari",  azpimarratu du Ruben Martinez kirol-zuzendariak.

Talde filialaren debuta ikusteko, berriz,  azaroaren 12ra arte itxaron beharko dute zaleek.  BSR Zuzenak Lehenengo Mailan lehiatuko da talde hau, Aitor Iturricastillo teknikoaren zuzendaritzapean.  Salto Bera Bera taldearen aurrean estreinatuko dira eta lehendabiziko euskal derbia izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide