Dog Vivant izeneko txakurzaleen komunitateak Arabako lehen Dog-Friendly gida argitaratu du. Bertan, txakurrak onartzen dituzten lurraldeko 30 establezimendu inguru agertzen dira. Bizkaiak eta Gipuzkoak ere badute beren gidak.
Gida berria aipatutako lokaletan, Dog Vivanteko bulegoetan eta turismo bulegoetan egongo da eskura, dohainik. Era berean, dogvivant.com webgunean eta mugikorrerako aplikazioan aurkitu daiteke gida hau.
Dog Vivant-ek emandako datuen arabera, 320.000 txakur daude EAEren Animalien Erregistroan eta urtean %5eko hazkundea ematen da.