La Leze eta Sat Olano gaztandegi arabarrek saria jaso dute

Erredakzioa 2016ko urr. 18a, 16:55

 Piriniotako artisau gazten lehiaketan izan da. Ardi esnez egindako gaztaren modalitatean, Ilarduiakoak (La Leze) urrezko domina jaso du; Eginokoak (Sat Olano), aldiz, brontzezkoa.

Aurreko asteburuan Piriniotako artisau gazten lehiaketa egin dute Kataluniako Seu D’Urgell herrian. Bertan, Ilarduiako La Leze gaztandegiak Urrezko domina irabazi du eta  Eginoko Sat Olano gaztandegiak brontzezkoa, ardi esne egindako gaztaren  modalitatean. Biak Idiazabal jatorri izendapeneko gaztak dira.

Lehiaketa honetan Pirinioekin lotura duten hainbat herrialde eta jatorri izendapenetako gaztak lehiatzen dira, horien artean Kataluniakoak, Aragoikoak, Frantziakoak eta Euskal Herrikoak. Aurtengo ekitaldian 120 gaztak parte hartu dute eta  40 izan dira epaimahaikideak.

Era berean, gaztazaharra modalitatean, Sat Olanok urrezko domina lortu zuen eta La Lezek zilarrezkoa, haien urdin ardi gaztarekin.

 Idiazabal Gazta Jatorri Izenaren Kontseilu Arautzaileak poz handia adierazi du. "Sari hauek guztiak  gure artzainek egiten duten ahalegin, ilusio eta ondo egindako lan gogorraren kanpoko aitorpena da".

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago