Marotok Gasteizko Udala utzi du

Erredakzioa 2016ko urr. 17a, 18:56

Hemendik aurrera, Alfonso Alonsoren eserlekua hartuko du Espainiako Diputatuen Kongresuan. Leticia Comeron izango da orain Gasteizko PPko bozeramailea.

Euskadiko PPko lehendakari Alfonso Alonsok Espainiako Diputatuen Kongresuan duen diputatu-aktari uko egin dio, Eusko Legebiltzarrean legebiltzarkide bezala ibilbide berri bati ekiteko. Hori dela eta, Madrilen eserleku bat hutsik geratu da eta Javier Marotok beteko du bere lekua. Horregatik, Gasteizko alkate ohiak udalean duen zinegotzi karguari uko egin dio, 17 urte bertan izan ondoren. Halarik ere, "arabarren interesak defendatzen" jarraituko duela argitu du Gasteizko alkate ohiak.

Leticia Comeron izango da oraing Gasteizko PPko bozeramaile berria. Comeron 2007an sartu zen lehen aldiz Gasteizko udal gobernuan.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago