Etxebizitza hutsei zerga ezarri ahal izango diete Arabako udalerriek lehen aldiz

Erredakzioa 2016ko urr. 17a, 15:54

Araban 17.949 etxebizitza huts daude; horietako 7.000, Gasteizen.

Datorren urtetik aurrera, Arabako udalerriek etxebizitza hutsei zerga ezarri ahal izango dute lehen aldiz. Gaur goizean Ogasuneko Batzordean Ondasun Higiezin gaineko Zergaren Foru Arauari moldaketa hau egitea babestu dute EH Bilduk eta EAJk.

 Azken datuen arabera, Araban 17.949 etxebizitza huts daude; horietako 7.000, Gasteizen.

Bestalde, Ondasun Higiezinen Zergaren Foru Arauan egindako beste aldaketa beste aukera bat emango die udalerriei; datorren urtetik aurrera, 42.000 euro urtean baino gutxiago duten familiei hobariak eman ahal izango diete. Hobariak, gehienez, %99koak izan daitezke eta Udalek zehaztuko dituzte hobari hauen taula progresiboak.  

PPren ustez, neurri hau “diskriminatzailea” da, zerga ezartzen dielako Araban bigarren etxebizitza duten jabeei, ez, ordea, lurraldetik kanpo dutenei.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide