HizKELAN, 30+10 Mintegiaren edizio berriaren EGITARAUA

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2016ko urr. 13a, 00:00

Gorde urriaren 19ko goiza zure agendan HIZKELAN "Hizkuntza Kudeaketa eta Euskara, Enpresan eta Lanbide Heziketan" jardunaldiarentzat hitzordua.

Udazkenero bezala, gonbitea egiten dizuegu IMHn (Elgoibarren) Hizkuntza Kudeaketaren inguruko jardunaldira etor zaitezten.
30+10 MINTEGIA 10 urtez jarraian egin ondoren, HizKELAN izenarekin ekingo diogu ziklo berriari.

URRIAREN 19an (9:00-14:00) ENPRESETAKO EGONALDIEN LANTOKIKO PRESTAKUNTZA EUSKARAZ, PRESTAKUNTZA IRAUNKORRA EUSKARAZ, HIZKUNTZ-PROIEKTUA LANBIDE HEZIKETAN, HIZKUNTZA-KUDEAKETAREN KASU ERREALAK, eta LAN MUNDUAN EUSKARAREN ERABILERA bultzatzeko EKIMENEN AZKEN BERRITASUNAK izango ditugu aztergai.


Plazer bat izango da eta ekarriko ditugun gaien lanketa zuokin batera egitea!

 

EGITARAUA

  • 08:45 Harrera: Akreditazioa eta dokumentazioa jaso.

URRIAK 19 - Elgoibar - IMH, Areto Nagusia

J A R D U N A L D I A R E N    O N G I   E T O R R I A

09:00-09:45
  • Hasiera ekitaldia. IMHko Zuzendaria: Imanol Iturria / LANEKIko Presidentea: Rikardo Lamadrid. Agurra Elgoibarko Udala: Ane Beitia Arriola, alkatea. Hitzaldiak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaritza nagusia eta Eusko Jaurlaritza, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.

09:45-11:30
  • LANPRES Lanbide Heziketako LANTOKIKO PRESTAKUNTZAren gida: Nola txertatu Ikastetxean eta Enpresan. Zalantzak eta ekarpenak. Kepa Altube – LANEKI / Mikel Urdangarin - AHIZE AEK.
  • HIZKUNTZ PROIEKTUA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEETAN.Iñaki Biain, Irungo Berritzeguneko Teknikaria
  • BIZKAIKO IKASLAN elkarteko San Jorge ikastetxearen esperientzia: Zergatik abiatu hizkuntza normalkuntza plana? Olatz
  • LANERAKO PRESTAKUNTZA. EuskaraPlusen praktika onak. Petra Elser eta David Fernandez. BANAIZ-BAGARA ELKARTEA.
11:30-12:00
  • Atsedena. Kafea eta pintxoak
12:00-13:30
Hizkuntza kudeaketa enpresan: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan euskararen erabilera sustatzen diharduten enpresa-sare, elkarte eta ekimenen azken berritasunak.
  • EUSLAN proiektua. EUSKO JAURLARITZAK abian duen proiektua. Industria-arloko 11 enpresetan lanerako hizkuntza gisa euskara gero eta gehiago erabiltzeko prozedurak eta praktikak diseinatu eta gauzatzeko ekimena, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza-paisaian.
  • ENPRESAREAN, LANSAREAN eta LANABES ekimenak. ENPRESAREANen helburua euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretze eta elkarlana sustatatzea da. LANASAREAN Lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera ematen duen ataria da. LANABES - Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea.BAI EUSKARARI ELKARTEA.Rober Gutierrez.
  • EUSKARAGILEAK KONTSEILUAk abian duen ekimena. Euskaraz lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko enpresa-taldea. KONTSEILUA. Iker Salaberria.
  • INTERPREST DONOSTIA 2016. aldibereko interpretazio sistema eramangarri eta librea. Haririk gabeko teknologia baliatuz, mugikorretan oinarritutako komunikazio-sistema erabiltzen duena. TALAIOS-eko Unai Gorrotxategi eta HIRIKIA KAIAko Aitzol Astigarraga.
13:30-14:00
  • Jardunaldiaren amaiera HIZKUNTZA KUDEAKETAREN SISTEMAren EZARPEN KASU BAT. IMHren bi lantegiak eta Museoaren bisita gidatua egingo dugu irudi-paisaia, kanpo harremana, barne harremana eta estrategian nola ezarri den ezagutzeko.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago