2007. urtetik, Euskadiko Hazien Sarearekin elkarlanean, Valderejoko eta Izkiko fruta-arbolen ondare genetikoa gordetzen saiatzen ari dira bi parke naturaletan, bizirik jarraitzen duten fruta arbola zaharrak bilatuz, materia begetatiboa zainduz, eta hazitegiak eta fruta-ortuak sortuz, hala bizilagunek bertako fruta-arbolak erabiltzeko aukera izan dezaten, eta ingurumen hezkuntzako baliabide gisa ere erabili ahal izateko.
Pasa den urteetan, hitzaldiak, inausketa-tailerrak eta herritarren artean zuhaitzen babesa-kanpainak sustatu ziren Valderejon eta Izkin. Aurten, proiektua bisita gidatuen bitartez ezagutzera eman nahi da, eko-ibilbideen bitartez. Hauetan irisgarritasuna zainduko da, eta partaideek esperietzia inklusibo batetan murgiltzeko aukera izango dute; mugikortasun arazoak ekiditeko lur orotara egokitutako gurpildun aulkiak erabiliko dira. Azeri Natura eta Orixol elkarteekin elkarlanean antolatu da ekimena.
Hala, urriak 16an, Izkiko Parke Naturaleanm Apinaiz herritik abiatuta, ehun urtetik gorako gaztainondoak eta sagorrondo zaharrak bisitatuko dituzte eta urriak 22an Valderejon, Lalastrako parketxetik abiatuta, ezkutuan dauden fruta arbola zaharrak ezagutu eta fruta-ortuak bisitatuko dituzte.