Azaroaren 13an etorkinek, errefuxiatuek eta bertako familiek elkarrekin bazkalduko dute

Erredakzioa 2016ko urr. 6a, 10:47

Aurten, Gasteizen ez ezik, Arabako beste herrietara zabaldu da Bizilagunak ekimena. Izena emateko azken eguna azaroaren 4a izango da.

Azaroaren 13an etorkin, errefuxiatu eta bertako familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxetan. Izan ere, Bizilagunak izeneko ekimena ospatuko da egun horretan. Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko.

Aurten, Gasteizen ez ezik, Arabako hainbat kuadrilletan egingo dute, hala nola, Aiaraldea, Kanpezun eta Lautadan. Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditu ekimen honek  eta Cear Euskadi antoaltzaileak  bertan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die arabarrei, "kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko".

Ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek azaroaren 4a baino lehen eman beharko dute izena izena eman behar dute, bizilagunak.araba@gmail.com-era idatziz edo 945-266805 telefonora deituz.

Informazio gehiago: Bizilagunak 2016.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide