Azaroaren 13an etorkin, errefuxiatu eta bertako familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxetan. Izan ere, Bizilagunak izeneko ekimena ospatuko da egun horretan. Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko.
Aurten, Gasteizen ez ezik, Arabako hainbat kuadrilletan egingo dute, hala nola, Aiaraldea, Kanpezun eta Lautadan. Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditu ekimen honek eta Cear Euskadi antoaltzaileak bertan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die arabarrei, "kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko".
Ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek azaroaren 4a baino lehen eman beharko dute izena izena eman behar dute, bizilagunak.araba@gmail.com-era idatziz edo 945-266805 telefonora deituz.
Informazio gehiago: Bizilagunak 2016.