23 milioi euro, N-124 errepidea konpontzeko eta Berantevillako saihesbide berria egiteko

Erredakzioa 2016ko urr. 4a, 14:29

Lanak 2017ko udaberrian hasiko dira.

N-124 errepidea eraberritzeko eta Berantevillako saihesbide berria eraikitzeko lanak lizitatzea erabaki du gaur Aldundiak. Gehienez, 23,2 milioi euro bideratuko ditu eta gauzatze epea 28 hilabetekoa izango da. Esleipena 2017. urte hasieran egingo da, eta lanak, hortaz, datorren udaberrian hasiko dira.

  Proiektu honekin, errepide horren Arabako tarteko bi bidegurutze arriskutsuenei konponbidea emango diete, lotune berri baten bidez Berantevilla, AP-68 eta Miranda Ebrorako sarbide segurua bermatuko dute, eta Lacorzanillako industrialdearekiko lotura hobetuko dute.

  Urtarrilean Arabako Batzar Nagusietan mozio bat onartu zen, N-124 errepideko puntu gatazkatsu nagusiei irtenbidea emateko eta mozio horretan ezarritakoa beteko du proiektuak.  Nekazaritzako ibilgailuak ibili ahal izateko neurriak ere jasoko ditu egitasmoak.  Hartutako irtenbideak Berantevilla eta Zanbranako udalekin eta UAGA elkartearekin ere landu dira.  

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide