Azaroan banatuko dira Lazarraga sariak euskara arlo sozioekonomikoan erabiltzeagatik

Lazarraga Sarien laugarren edizioa aurkeztu dute Igone Martinez de Lunak, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, eta Rober Gutiérrez-ek, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak. Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzen eta hedatzen egindako lana saritzeko ekitaldia azaroaren 24ean izango da eta hautagaitzak urriaren 21a arte aurkeztu daitezke www.lanabes.eus webgunearen bidez.

 

 

 

Lazarraga Sariak bi urtez behin banatzen dira, arlo sozioekonomikoan euskararen aldeko lanaren aitortza moduan. Aurtengo laugarren edizioa “Lanabes, Araban Euskara Lanean” egitasmoaren barruan kokatuko da. Lanabes egitasmoko talde eragilean, Arabako Foru Aldundia, SEA Arabako Enpresariak, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbara, Arabako Merkataritza Federazioa, Laneki, Electra Vitoria eta Oreka It enpresak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea ari dira elkarlanean Araban euskararen presentzia sustatzeko eta handitzeko helburuarekin.

Euskararen sustatzeagatik egindako ahalegina aitortzea eta goraipatzea xede nagusia izanik, Arabako Lurralde Historikoko bost entitate edo pertsona fisiko sarituko dituzte euskararen alde aurrera eramandako ekimenengatik.

Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten Lazarraga Sariak ere aitzindariak dira eta sarituko diren enpresak ere aitzindariak izango dira; euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak.

Sariketa

Bost sari banatuko dira, entitateentzat eta pertsona fisikoentzat eta honakoak izango dira epaimahaiak kontutan hartuko dituen irizpideak:

  • Zerbitzua euskaraz eman eta lan egiteko hartu diren neurriak.
  • Euskaraz lan egiteko baliabideak
  • Kontratazioak
  • Barruko dokumentazioa
  • Hizkuntza paisaia
  • Kanpoko komunikazioa
  • Produktuaren kontsumitzaile eta erabiltzaileentzako elementuak
  • Euskaraz egindako prestakuntza
  • Euskara prestakuntza lanean
  • Euskara esparru sozioekonomikoan sustatzearekin lotutako beste edozein neurri

Saridunei Lazarragaren eskuizkribuan oinarrituriko litografia eta eskuizkribua banatuko zaizkie.

lazarraga-sariak-aurkezpena-2016

 

Prozedura eta epeak

Hautagaitzak pertsona fisikoek zein entitateek aurkez ditzakete. Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñun egoitza izatea da baldintza bakarra hautagai moduan aurkezteko. Eskaera horretan, emandako informazioa eta arrazoien azalpenak kontutan hartuko dira eta edozein euskarri erabili ahal izango da entitate edo pertsonaren ekintzak erakusteko.

Proposamena egiteko epea urriaren 21a arte zabalik egongo da eta bide ezberdinak egongo dira eskaera egiteko:

Azken izendapenak eta irabazleak erabakiko dituen epaimahaia Lanabes egitasmoa osatzen duen talde eragilearengatik osaturik dago.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago