Lana deslokalizatu eta langileen kopurua %35 murrizten dituzten enpresak zigortuko ditu Arabak

Erredakzioa 2016ko urr. 3a, 12:57

Diru laguntzak jasotzen dituzten enpresek itzuli beharko dituzte. Gainera, zortzi urteetan ezin izango dute deialdi publikoetan parte hartu.

Araban lana deslokalizatu eta langileen kopurua %35 murrizten dituzten enpresak zigortuko ditu Aldundiak. Horrela adostu dute gaur Aldundiako Ogasuneko Osoko Bilkuran, bertan Enpresen Diru-Laguntzak arautzen dituen foru araua adostu baitute. EH Bilduk 20 zuzenketa aurkeztu zizkion foru arauari, deslokalizazioaren definizioa foru gobernuaren esku geratzen baitzen. Aipatu definizio hau foru arauan bertan jasota egotea zen EH Bilduren helburua eta horrela egitea adostu dute gaurko bilkuran.

Horrela, deslokalizazio emateko jarduera ekonomikoaren murrizketa esanguratsua eman behar da eta, aurreko edo ondorengo hiru urteetan jarduera berdina beste leku batera eramatea. Horrez gain, langileen kopurua %35 murriztu behar da.

Hemendik aurrera, horrelako kasuak ematen direnean, enpresak jasotako diru-laguntzak itzuli behar izango ditu eta zortzi urteetan ez dute diru laguntza publikoak jasotzeko aukerarik izango.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide