Bertako kultura sustatzeko 320.000 euro bideratzea onartu du Udalak, Mahaiaren ekimenez

Erredakzioa 2016ko ira. 30a, 13:48
Mahaiako kideak Oihaneder Euskararen etxean egindako agerraldian.

Diru kantitate hori Udalak Krearen lursailaren antolamendu berriagatik jasoko du eta ehun kulturala indartzeko eta bertako artea sustatzeko programetara bideratzeko eskatu dio Mahaiak, gaur onartu den mozioan.

Gasteizko Udalbatzak aho batez onartu du gaur Mahaiak, Arabako kulturaren mahai sektorialak, aurkeztutako mozioa. Mozio honen bitartez, Krea kokatuta dagoen lursailaren antolamendu berriagatik jasoko duen dirua ehun kulturala indartzeko eta bertako artea sustatzeko programetara bideratzeko eskatu dio Udalari. Mahaia plataforma pozik agertu da akordioarekin “Gasteizko kultura eta artearen berreskuratze eta ardura prozesua hasi berri dela pentsatzen baitugu”.

Ohar baten bidez adierazi duenez, azkeneko krisi-urteetan kultura lokalak jasan duen kaltearen ondoren, hiria eta bertako artea “konpentsatzeko” xedearekin aurkeztu dute mozioa. Hori lortzeko Krea lursailaren erabilera aldaketagatik jaso den dirua ehun kulturala indartzeko programetara eta bertako arte garaikidera bideratzeko eskatu dio Udal Gobernuari.

Gaur onartu duten mozioak eskatzen du, 2017, 2018 eta 2019ko aurrekontuetatik diru kantitate bat  Kultura Zerbitzuak erabiltzea, Mahaia eta Gasteizko beste eragileekin batera adostutako hainbat neurri abian jartzeko. Bestetik, Krearen eraikuntzaren erabilera aldaketa dela eta, Udalak jasoko duen diru kopurua jakitera eman dezala eskatu dio, baita zein programetara bideratuko duten zehaztea ere. Guztira, udalak 320.000 euro inguru jasoko dituela aurreikusten da. Diru partida hau hurrengo hiru urteetako aurrekontuetan gehitzea eskatu du, “modu mailakatuan, eta kulturarako aurreikusita dagoen saila ukitu gabe”.

Hemendik gutxira, Mahaiak ekimen eta proposamena berriak aurkeztuko dituela iragarri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide