Errenteriako Udalak 2016ko diru laguntza deialdia zabaldu du, Bai Euskarari Ziurtagiria lortzen duten entitateei zuzendurikoa.
Errenterian errotutako edozein pertsona fisiko edo erakunde juridiko pribatuek jaso ahal izango dute laguntza ekonomikoa. Eskaera onartzeko baldintza izango da Bai Euskarari Ziurtagiria lortu izana eta dagokion kuota ordaindua edukitzea. Era berean, eskaera egin eta aurrera eramateko, beharrezkoa da Udaleko eranskinean adierazten den dokumentazioa aurkeztea: kontu korronte bat irekia duenaren egiaztagarria, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu izanaren agiria eta dagokion kuotaren ordaingarria.
Informazio gehiagorako, ikus Errenteriako Udalaren eranskina: Errenteriako Udala - Diru laguntza deialdia
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.