Izkiko artzainak omenduko dituzte ostegunean

Erredakzioa 2016ko irailaren 27a

Herri basoen eta kultura ondarearen tradiziozko kudeaketari egingo dio gorazarre Aldundiak.

Datorren ostegunean, hilak 29, Artzain Komunitateen Eguna ospatuko da Izkiko parke naturalean. Egun horretan, Aldundiak herri basoen eta kultura ondarearen tradiziozko kudeaketari egingo dio gorazarre.
 
Jaia 08:30ean hasiko da; autobus batek eskualdeko parte-hartzaileak jasoko ditu autobusean eta 10:00etan hasiko den Santuaren haitzera (Durruma Kanpezu) eramango ditu. Bertan, Isidro Saenz de Urturiren gidaritzapean egingo dute txango etnografikoa. 14:00etan  bertako elikagaiez prestatutako bazkaria izango dute.
 
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago