Solasaldiak, filmak eta Ornitologia maratoia izango dira Txoriastean

Erredakzioa 2016ko ira. 26a, 15:49

Urriaren 2an Hegaztien Mundu Eguna ospatuko dute Atarian.

Gaur hasita eta urriaren 2ra bitartean, Txoriastea ospatuko da Gasteizen eta solasaldiak, filmak eta Ornitologia Maratoia antolatu ditu Atariak. Helburua da herritarrek hegaztien edertasuna behatu eta horien kontserbazioa sustatzen duten jardueretan parte hartzea. Ingurugiro Gaietarako Zentroak Hegaztiengana hurbil zaitez eta naturaz gozatu mezua zabaldu nahi du hegaztien eguneko edizio honetan. Urriaren 2an ospatzen da, hain zuzen ere, Hegaztien Mundu Eguna.

EGITARAUA

 TXORIASTEA 2016 – INGURUMEN ZINEMAREN ASTEA

Lekua: Florida zinema-aretoak.

Ordua: 19:30ean

Lekuak bete arte.

Prezioa: 1,5 euro

Irailak 26, astelehena

Las alas de la naturaleza (Jacques Cluzaud, 2015).

 Irailak 27, asteartea

Mañana (Cyril Dion, Mélanie Laurent, 2015).

Irailak 28, asteazkena

El Olivo. (Iciar Bollaín, 2016).

 

Irailak 29, osteguna

 Hitzaldia: Ciencia y conservación de las aves carroñeras en el País Vasco

Hizlariak: Iñigo Zuberogoitia, ICARUS Estudios Medioambientales, Mikel Olano, Arabako Foru Aldundia eta Andrés Illana, GADEN.

Non: Ataria

Ordua: 19:00etatik 20:30era

Sarrera librea, lekuak bete arte

 

 Urriak 1, larunbata

 EAEko II. ornitologia maratoia

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Espainiako Ornitologia Elkarteak eta Urdaibai Bird Centerrek —Atariak, Txingudi Parketxeak eta Torre Madariagasek  koordinaturik—, hegaztiak behatzeaz gozatzeko ekitaldi hau antolatu dute. Ingurumen hezkuntzako jarduera bat da. 24 orduz ahalik eta hegazti-espezie gehien identifikatzea da helburua. Ez da aditua izan behar, nahikoa duzu naturaz gozatzen jakitea eta lagunekin, familiarekin, bikotekidearekin batera eguna igaro nahi izatea

Hartzaileak: herritar oro.

IZEN-EMATEAK ETA OINARRIAK: www.ataria.es / www.madariagadorretxea.org / www.euskadi.eus/txingudi

 

Urriak 2, igandea:  Hegaztien mundu eguna

Hegaztien Mundu Eguna antolatu du aurten ere Atariak, milaka txoriren migrazio-sasoirako hain justu ere. Hegaztien eta haien habitaten zaintzaz kontzientziatzeko, parte hartzeko, konprometitzeko eta ospatzeko ekitaldia.

Egun horretarako antolatutako jardueretan parte hartzera dei egiten dizue IGIK: lantegitan, lehiaketetan, behaketetan, haurrentzako antzerkian eta abarretan.

Non: Ataria.

Ordua: 11:00 – 14:00.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide